jueves, 8 de marzo de 2012

ANOREXIA

Anorexia elikatzearen disfuntzio larria da: neurri gabeko pisu galera, loditzeko beldur handia, gorputzaren irudia aldatzea eta ez jatea izaten ditu ezaugarri. Lehenbiziko urtean, haur anorexikoak ez du titirik hartu nahi izaten, hartutakoa bota egiten du eta beraz ikusgarri mehetzen da.
Bigarren haurtzaroko haur anorexikoek, apetiturik ez izateaz gain, portaera erregresiboak izaten dituzte (behatza txupatzea, ohean pix egiten dute). Adolezentzian eta lehentxeago, anorexikoak mehetu egiten dira, neskek ez dute hilekorik izaten eta hormona sexualak gutxitu egiten zaizkie. Kausak fisikoak edo psikikoak izan daitezke. Fisikoen artean:

·         Funtzio glandularren eritasunak edo eritasun kronikoak.
·         Desoreka bitaminikoa.
·         Nerbio problemak.

Problema emozionalak:

·         Haurrak uste du, egia ala gezurra izan, gurasoek, irakasleek edo inguruko pertsonek ez dutela onartzen.
·         Etxean giro txarra dago.
·         Tristezia, depresioa.

2. Otorduetan zorrotzegi jokatzea. Haurra gehiegi behartzea jatera anorexiaren sorburu izan daiteke, haurrak behin eta berriz egoera desatseginak bizi dituelako.
3. Gurasoen arreta eta maitasuna eskatzea, haienganako etsaitasuna agertuz. Horrela gurasoak kezkatu eta estutu egiten ditu haurrak eta ongi deskargatzen du bere agresibitatea.
4. Haurrak ez du bere burua baloratzen eta horregatik bere burua zigortu nahi du.
5. Nortasun prefekzionista du, oso sentikorra, eta segurtasun falta, apetiturik eza edo esperientzia txarren bat.
6. Emakume bihurtu eta bere ezaugarri sexualak onartzeko beldurra.
7. Pisua galdu eta modaren araberako irudi bat bereganatu nahia.


JARRAIBIDEAK

Aurrena, medikuari egin behar zaio kontsulta, ea arrazoi fisikorik dagoen. Halakorik ez dagoela segurtatu ondoren, anorexiak jatorri psikologikoa duela pentsatuko dugu. Profesional batzuek eratu behar dute tratamendua (Adimen Osasuneko Zentroak edo kabinete pribatuak). Hemen aurreneurrizko jarraibide batzuk eman nahi ditugu, gaitz handiagoak galarazteko:

a) Etxeko otorduen ohiturari eustea (bazkaria ezin bada, orduan afaria), anorexiaren lehenbiziko sintometako bat hori baita: bazkarian parte hartzeari muzin egitea eta jende
aurrean jateaz lotsatzea.

b) Adolezentziara arte alditik aldira mediku azterketak egitea, pisu galera handiak edo pisu-altuera desproportzioa galarazteko.

c) Etxeko eta eskolako hezkuntzan inportantzia handiagoaeman behar zaie "giza" balioei estetikoei baino (gorputzaren gurtzapena) eta ahaleginean mezu sozialei buru egin behar zaie (Telebista, Barbie panpinak, modak, iragarkiak, etab).

d) Hurbiletik kontu egin adolentzentzi-aurrean semearen edo alabaren izaera eta portaera nola aldatzen den. Izan ere anorexiak hori izan dezake beste sintoma bat: hiperaktibitatea, jarrera perfekzionista, nork bere buruari gehiegi eskatzea eta bizitza ordenatuegia izatea.

e) Guraso bezala aholkua eskatu eta ume-umetatik hasi elikadurako desorekak zuzentzen, aurre hartzeak etorkizuneko problema asko galarazten baititu.

f) Gurasoak eskolatzea, jakin dezaten ume-umetatik elikadura desorekak bideratzen.

g) Etxeko giro ona zaintzea, seme-alabak ongi ezagutzea eta komunikazio ona izatea haiekin, desorekak sortzen direnean berehala konturatzeko.

ITURRIA eta informazio gehiago eskurtazeko lekua: http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000679.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario