martes, 20 de marzo de 2012

Haur eta nerabeentzat kirola aukeratzeko ...

HAUR ETA NERABEENTZAT KIROLA AUKERATZEKO…


Udaberria eta uda garai egokiak dira kanpoko kirol-ekintzetan hasteko: martxa, paseoa, senderismoa, igeriketa, mendia, bizikleta, etab. Bide batez, natura maitatu eta gozatzen ikasiko du haurrak. Baina ez ahaztu: 

  • Kirol-jarduera bat hautatzerakoan orientazioa eman behar zaio haurrari, baina bere zaletasunak errespetatuta beti.
  • Kirol-jarduerak bat etorri behar du haurraren ezaugarriekin eta bere gorpuzkerarekin.
  • Jolas gisa praktikatu behar du, sakrifizio eta sufrimendurik gabe.
  • Lehia apur bat izan dezake, baina muga batzuen barruan eta, jakina, ez zaio erakutsi behar "onena eta lehena izateko grinarik, bigarren geratzea porrota delako". Sarritan, gurasoek bultzatu egiten dute lehiarako sena oharkabean eta etorkizuneko frustrazioak ereiten dituzte horrela.
  • Kirolak lagungarri izan behar du haurraren garapen integralean. Kirol espezializatu bat egitea aukeratzen badu, espezializazioaren eraginak neutralizatuko dituzten eta desoreka eta asimetria fisikoak zuzenduko dituzten beste jarduera batzuekin osatu behar dira. Igeriketa osagarri ona da bestelako kirol jarduerentzako.
  • Hezurren hazkundea abentura da haurrarentzat, errespetatu egin behar da eta hazten ari diren kartilagoentzako eta hezurren garapen orekatuarentzat eraso gerta daitezkeen kirolak ekidin egin behar dira.
  • Behar den beroketa egitera ohitu behar da haurra, egin behar duen ekintzarako gorputza prestatzeko eta amaitzean giharrak erlaxatu eta luzatzeko ariketak egin ditzala.
Iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20020701/salud/48987.php

No hay comentarios:

Publicar un comentario