jueves, 15 de marzo de 2012

ZER DA ESKOLA KIROLA?



Eskola-umeek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da. Eusko Jaurlaritzaren dekretua, eskola kirolari buruzkoa.
 Dekretuko definizio hori garatu eta geure egiten dugu, Eskola Kirolaren Atalak dituen xedearen eta ikuspegiaren bitartez. Euskalitekin (Bikaintasunerako Euskal Erakundea  - Fundación Vasca para la Excelencia), erakundeen bikaintasun-kudeaketari buruzko prestakuntza plan batean murgilduta gaudela, aurten lehenengo urratsak eman ditugu ildo horretan; hain zuzen, xedea (nor garen, norentzat eta norekin egiten dugun lan eta nola egiten dugun) eta ikuspegia (zer izan nahi dugun) definitu ditugu.
 Eskola Kirolaren Atalaren xedea hau da: kirol eskaintza sustatu, ahalbidetu, antolatu eta arautzea Bizkaiko Lurralde Historikoko eskola-umeentzat, kirol ohitura sortzeko, eskola-umeei kirol jardueran dauden aukerak eskaintzeko eta hezkuntza-garapena osatzeko.
Federazio, udal eta erakunde publiko edo pribatuen laguntza daukagu kirol eskaintza integratzaile bat egiteko. Eskaintza horrek genero-berdintasunarekiko begirunea zaintzen du eta gure intereseko talde guztien gogobetetzea bilatzen du.
Eskaintza horren bidez, agintaldiaren hasieran definitutako helburu orokorra zehaztu eta garatu dugu:
Bizkaiko eskola-umeen artean kirola egiteko ohitura sortzeko beharrezko kirol baliabideak eta egitarauak eskaintzea.


ITURRIA: http://www.bizkaia.net/home2/temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=2031

No hay comentarios:

Publicar un comentario