jueves, 8 de marzo de 2012

BULIMIA

Elikadura portaeraren desoreka larria da. Bulimikoak bere buruaren kontrola galdu eta alditik aldira janaldi gehiegizkoak egiten ditu. Pertsona bulimikoak antsietate handia ageri du, horregatik sentitzen da neurri gabe jatera behartua; portaera horrek kulpa sentimentua ekartzen dio eta gainera kezka handia izaten du gorputz irudi ona izateko. Hortaz bere buruari ok eragiten dio edo laxanteak, dietak eta diuretikoak erabiltzen ditu. Loditzeko beldur patologikoa du. Aldarte gora-behera bortitz batek sortu ohi du bulimia. Zenbait kasutan, bulimikoa jale konpultsibo horietakoa izan daiteke eta gainera obesoa.

Kausak:

Askotariko jatorria izaten du:

a) Gogoaren asaldamendua, tristezia, famili problemak, eskola porrota...
b) Fobia soziala (bere buruari ezarritako murrizketa sozialak).
c) Janari kantitate handia janda ere ez da aseta sentitzen. Baruraldien ondoren betekadak etorri ohi dira.
d) Irudi ona izateko kezka gehiegizkoa.
f) Gorputz irudiari inportantzia handia ematea.
g) Nortasun ezaugarriak: emozionalki kolokaberak eta zigor bidez behartzeko errezak.
h) Gertaera estresagarriak (etxekoren bat hiltzea, eritasun larria).


NOLA JOKATU?


1. Kontu egin semealaben eguneroko ohiturak nola aldatzen diren (ea komungelan luzeegi egoten diren, armairuetan janaria altxatzen duten, bere buruari ok eragiten, laxanteak erabiltzen...).

2. Etxean ez dadila kaloria askoko janari gustagarririk egon (goxoki eta hestebeteak), edo egonez gero, ez eskura eta bista-bistan. Horien ordez, hobe da berdurak fruta eta kaloria gutxiko eta elikadura balio gehiagoko elikagaiak egotea.

3. Familia osoa bilduta egin otorduak.
4. Otorduen artean ezer ez jan.
5. Portaera bulimikoa ezintzen duten ihardunak bultzatzea (kirola, aire zabaleko iharduerak).
6. Kasu hauetan, espezialista batengana jo:
·         Pisu gehiegi dagoenean.
·         Otorduetan antsietate handia agertzen denean.
·         Pisuak eta gorputz-irudiak haurrari kezka gehiegizkoa sortzen dionean.
·         Haurra laxanteak hartzen hasten bada.
·         Jateari dagozkion portaera desegokiak atzematen direnean.

IITURRIA eta informazio gehiago eskuratzeko lekua:  http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000679.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario