martes, 20 de marzo de 2012


 KIROLA HAURTZAROAN ETA NERABEZAROAN



Haurtzaroan eta nerabezaroan kirola erregulartasunez praktikatzea, onuragarria da garapen fisiko eta pertsonalerako. Gainera, gaixotasunak prebenitzeaz gain, frogatuta dago kirola maiztasunez egiten duten nerabeek droga gutxiago kontsumitzen dutela.

Bizimodu sedentarioa, tabakismoa, pisu larregia, elikadura kaltegarria eta beste aldagai batzuk egoten dira mundu garatuarekin lotzen diren gaixotasun degeneratiboen sorrera eta garapenean; arterioesklerosia, artrosia, 2.motako diabetesa etab. Patologia horiek, nagusitan agertzen diren arren, haurtzaroan hasten dira sortzen. Eta orduantxe has daitezke prebenitzen ere, kirola eginez besteak beste.

Iturria: http://kirolabizitzan.blogspot.com.es/2007/04/kirola-haurtzaroan-eta-nerabezaroan.html

Haur eta nerabeentzat kirola aukeratzeko ...

HAUR ETA NERABEENTZAT KIROLA AUKERATZEKO…


Udaberria eta uda garai egokiak dira kanpoko kirol-ekintzetan hasteko: martxa, paseoa, senderismoa, igeriketa, mendia, bizikleta, etab. Bide batez, natura maitatu eta gozatzen ikasiko du haurrak. Baina ez ahaztu: 

  • Kirol-jarduera bat hautatzerakoan orientazioa eman behar zaio haurrari, baina bere zaletasunak errespetatuta beti.
  • Kirol-jarduerak bat etorri behar du haurraren ezaugarriekin eta bere gorpuzkerarekin.
  • Jolas gisa praktikatu behar du, sakrifizio eta sufrimendurik gabe.
  • Lehia apur bat izan dezake, baina muga batzuen barruan eta, jakina, ez zaio erakutsi behar "onena eta lehena izateko grinarik, bigarren geratzea porrota delako". Sarritan, gurasoek bultzatu egiten dute lehiarako sena oharkabean eta etorkizuneko frustrazioak ereiten dituzte horrela.
  • Kirolak lagungarri izan behar du haurraren garapen integralean. Kirol espezializatu bat egitea aukeratzen badu, espezializazioaren eraginak neutralizatuko dituzten eta desoreka eta asimetria fisikoak zuzenduko dituzten beste jarduera batzuekin osatu behar dira. Igeriketa osagarri ona da bestelako kirol jarduerentzako.
  • Hezurren hazkundea abentura da haurrarentzat, errespetatu egin behar da eta hazten ari diren kartilagoentzako eta hezurren garapen orekatuarentzat eraso gerta daitezkeen kirolak ekidin egin behar dira.
  • Behar den beroketa egitera ohitu behar da haurra, egin behar duen ekintzarako gorputza prestatzeko eta amaitzean giharrak erlaxatu eta luzatzeko ariketak egin ditzala.
Iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20020701/salud/48987.php
    ADIN BAKOITZAK BERE KIROLA


Kirolen bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea, beti da mesedegarri, baina sarritan ez da erraza bakoitzarentzat egokiena zein den jakitea. Kirol bat aukeratzeko orduan pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak eduki beharko dira kontuan, bere bizitzeko estiloa eta, batez ere, bere adina.

Asko dira kirolaren mesedeak goraipatzen dituzten ikerketak, betiere hobby moduan hartzen denean eta ez medikuak agindu edo inposatutako obligazioa bezala. Horrela, adibidez, gauza jakina da kirolak egonkortasun emozional handiagoa eskaintzen duela, eta gure bihotzaren osasuna hobetu egiten duela. Belan urrezko domina olinpikoa irabazi zuen Jose Luis Doreste medikuak, gaur egun Dexeus Institutuko Kirol Medikuntzako Unitatearen arduradunak dioenez, "kirola egitea osasun fisiko eta baita psikiko hobea edukitzeko modua da, eta oro har kirola egiten duten pertsonen adorea hobetu egiten da". Baina ez da hor amaitzen guztia, azken ikerketek frogatu duten bezala ariketa fisikoak irudimena eta baita sormena ere gehitu egiten baititu.

Ia dena positiboa da, beraz, kirolean eta oso gutxi dira ariketa fisikoa egitearen kontraindikazioak. Bihotzeko gaitzak edo lokomozio-aparatuko alterazioak baldin badaude soilik debekatzen da erabat kirola egitea, eta kasu horietan ere, pertsona horiek espezialista baten begiradapean, ahalegin edo esfortzu gehiegi eskatzen ez duen ariketa-motaren bat egiteko moduan egongo dira.


Iturria: http://kirolabizitzan.blogspot.com.es/

viernes, 16 de marzo de 2012

HAURRAK eta OSASUNA !



Honako bideoa, haurrak bizitza osansungarri bat edukitzeko jarraitu behar dituzten pautak azaltzen digu.
Abestiaren eta koloreen bidez, haurraren motibazioa sustatzen da baita elikaduraren inguruko zenbait kontezptu barneratuko dituzte, hala noa,  frutak eta barazkiak jatearen garrantzia, hortzak egunero garbitu behar direla, dentistara joan behar dela urtero gure hortzak nola handitzen diren jakin ahal izateko ...
Bideoa dela eta haurrak modu kontzienteago batean barneratuko dute osasuna eta hau duen garrantzia.

FRESH lanaren testuinguruko lau osagai




Osasunarekin lotutako eskola-politikak
Ikastetxeetako osasun-politikek (gaitasunen eta hainbat osasun-zerbitzuren hornikuntzan oinarritutako osasunerako hezkuntza jasotzen dutenek) haurren osasun orokorra, higienea eta elikadura sustatzen lagun dezakete. Hala ere, osasun onerako politikek haratago joan behar dute ingurune fisiko segurua eta ingurune psikosozial positiboa bermatzeko; era berean, ikasleekiko abusua, sexu-jazarpena, ikastetxeko biolentzia, larderia eta antzekoei aurre egin behar diete. Haurdun dauden ikasleen eta ama gazteen hezkuntzaren jarraipena bermatzen bada, osasunerako eskola-politikek ikastetxe-giroko txertaketa eta ekitatea sustatzen lagunduko dute. Ikasleen eta irakasleen jazarpena prebenitzen eta murrizten laguntzen duten politikek ere neskek ikastetxea uzteko arrazoien eta uztera behartzen dituzten arrazoien aurkako borroka sustatzen dute. Irakasle eta ikasleen osasun-praktikekin lotutako politikek osasunerako hezkuntza indar dezakete, adibidez: irakasleak eredu positiboak izan daitezke ikasleentzat, ikastetxean erretzen ez badute. Politikak garatzeko eta hitzartzeko prozesuak gai horiei buruzko arreta ematen du; politikak hobeto garatuko dira maila asko aintzat hartzen badituzte, maila nazionala eta ikastetxeko maila barne, irakasle, haur eta gurasoei dagokienez.
Edateko ura eta osasun-neurriak, funtsezko urratsak ikaskuntza osasungarrirako ingurune fisikoa sortzeko
Ikastetxeko giroak ikasleen osasuna eta elikadura kalte dezake, bereziki haurrak ur-hornidurak eragindako gaixotasun infekziosoen arriskuan jartzen badira. Higienearen hezkuntza alferrikakoa da edateko ur garbirik eta osasun-instalazio egokirik gabe. Herrialde gehienen helburu errealista ikastetxe guztiek edateko ur garbia eta osasun-instalazioak izatea da. Aurreko helburua lortuz gero, ikastetxeek osasunari eta higieneari buruzko mezuak indar ditzakete eta ikasleentzako eta komunitatearentzako, oro har, eredu moduan joka dezakete. Denborarekin, horrek eragin dezake zerbitzu horiek komunitate guztiarentzako lortzeko eskaera egitea. Eraikuntza-politika egokiek eragingo dute instalazioek genero- eta pribatutasun-gaiekin lotura izatea. Neskentzako bakarrik diren osasun-instalazioak, nerabeentzako bereziki, oinarrizko laguntza dira hilerokoaren eraginez edo lehenago ere eskola utzi dutenen tasa murrizteko. Mantentze-politika egokiek bermatuko dute instalazioek seguruak izaten jarrai dezaten.
Gaitasunetan oinarritutako osasunerako hezkuntza
Osasunerako, higienerako eta elikadurarako hezkuntzaren hurbilketa osasunari buruzko erabakiak hartzerakoan modu egokiago eta positiboagoan jokatzeko beharrezkoak diren bizitzarako ezagutzen, jarreren, balioen eta gaitasunen garapenean oinarrituta dago. Testuinguru horretan, osasuna osasun fisikotik haratago zabaltzen da, eta osasun psikosozialaren eta ingurumenaren gaiak jasotzen ditu. Gizarteko faktoreen eta jarrerazko faktoreen aldaketek lehentasuna eman diete, besteak beste, gai hauei: GIB/HIESa, haurdunaldi goiztiarra, lesioak, indarkeria eta tabakoaren eta bestelako substantzia mendekotasun-sortzaileen abusua. Osasunaren kalterako diren faktore sozial eta jarrerazko faktoreek bizitzeko eraren, osasunaren eta elikaduraren gainean eragiten dute eta, horrez gain, eskola-adineko haurren eta nerabeen kopuru hazkorrari hezkuntzarako aukerak murrizten dizkiote. Nesken eta mutilen arteko genero-berdintasunarekin eta errespetuarekin lotutako jarreren garapena eta gaitasun espezifikoen garapena (adiskideen presioa jasatea, esaterako) funtsezkoak dira gaitasunetan oinarritutako osasunerako hezkuntzan eta plano psikosozialeko giro positiboetan. Banakoek halako gaitasunak dituztenean, gertagarriagoa da eskola-urteetan eta bizitzan zehar bizitzeko era osasuntsua hartzea eta mantentzea.
Ikastetxean oinarritutako osasun- eta elikadura-zerbitzuak
Ikastetxeek eraginkortasunez eskain ditzakete hainbat elikadura- eta osasun-zerbitzu, horiek arruntak, seguruak eta ezagunak direnean eta komunitateak garrantzitsutzat jotzen dituen arazo iraunkorrei aurre egiten dietenean, betiere. Irizpide horiei jarraituz gero, irakasleak eta ikastetxea positiboak direla ikusiko du komunitateak eta, horrela, haiek eredu garrantzitsutzat hartuko dira. Esate baterako, gabezia mikronutrizionalak eta parasitoek eragindako infekzioak erraz trata daitezke oso ohikoak ez diren ahozko sendagaiekin (sei hilez behin edo urtean behin), uneko gosea saihesteko (ikaskuntzarako oztopo larria da) otorduen ordu-aldaketak edo ikastetxean afariusia gehitzeak, edo betaurrekoak hornitzeak ikasgelan lehenengo aldiz erabateko partaidetza izatea ahalbidetuko die haur askori.


ITURRIA: http://www.unescoetxea.org/ext/futuros/eu/theme_b/mod08/uncom08t04s02.htm#problems
 

jueves, 15 de marzo de 2012

ZER DA ESKOLA KIROLA?



Eskola-umeek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da. Eusko Jaurlaritzaren dekretua, eskola kirolari buruzkoa.
 Dekretuko definizio hori garatu eta geure egiten dugu, Eskola Kirolaren Atalak dituen xedearen eta ikuspegiaren bitartez. Euskalitekin (Bikaintasunerako Euskal Erakundea  - Fundación Vasca para la Excelencia), erakundeen bikaintasun-kudeaketari buruzko prestakuntza plan batean murgilduta gaudela, aurten lehenengo urratsak eman ditugu ildo horretan; hain zuzen, xedea (nor garen, norentzat eta norekin egiten dugun lan eta nola egiten dugun) eta ikuspegia (zer izan nahi dugun) definitu ditugu.
 Eskola Kirolaren Atalaren xedea hau da: kirol eskaintza sustatu, ahalbidetu, antolatu eta arautzea Bizkaiko Lurralde Historikoko eskola-umeentzat, kirol ohitura sortzeko, eskola-umeei kirol jardueran dauden aukerak eskaintzeko eta hezkuntza-garapena osatzeko.
Federazio, udal eta erakunde publiko edo pribatuen laguntza daukagu kirol eskaintza integratzaile bat egiteko. Eskaintza horrek genero-berdintasunarekiko begirunea zaintzen du eta gure intereseko talde guztien gogobetetzea bilatzen du.
Eskaintza horren bidez, agintaldiaren hasieran definitutako helburu orokorra zehaztu eta garatu dugu:
Bizkaiko eskola-umeen artean kirola egiteko ohitura sortzeko beharrezko kirol baliabideak eta egitarauak eskaintzea.


ITURRIA: http://www.bizkaia.net/home2/temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=2031

Bizi elikatuz eta mugituz!


Azken hamarkadetan, gure gizartean hainbat aldaketa eman dira gizarte eta lan arloan eta ondorioz baita bizimoduan ere. Horren ondorioz, elikadura ohiturak aldatu egin dira eta egonean egoteko jarrera areagotu egin da.

Elikadura egokia eta ariketa fisikoa maiztasunez egitea osasunaren oinarrizko zutabe dira. Halaber, haur eta gazteengan gaizotasunak prebenitzeko, eta, neurri batean, eskolan egoki aritzeko lagungarri dira.

Haur eta gazteek bizi-estilo osasuntsua garatu ahal izateko behar duten informazioa eta prestakuntza familiaren, hezitzaileen era osasun-langile profesionalen eskuetan dago. 
ELIKADURA OSASUNTSUA
NAHIKOA:
Bakoitzak behar dituen energia premia asetzen dira.
ANITZA:
Elikadura multzo guztiak barneratzen dira.
OREKATUA:
Elikadura multzoek kontsumo kopuru eta maiztasun jakin bat izan behar dute, osasuntsu egoteko behar ditugun elikagai guztiak hartzen ditugula ziurtatzeko.


EGUNEROKO JANALDIAK:
Egunero 4-5 janaldi egin behar dira: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria.

ARIKETA OSUSANGARRIA
NAHIKOA:
Norberak duen mugitzeko premia bete behar da.
ANITZA:
Oinarrizko gaitasun fisikoekin zerikusia duten jarduerak garatu behar dira (erresistentzia, indarra, malgutasuna, koordinazioa, abiadura)
OREKATUA:
Jarduerak proportzio egokian egin behar dira edo norberaren garapen mailara egokitu behar dira
EGUNEROKO ARIKETAK:
Haur eta gazteek egiten dituzten jarduerak orokorrean egotekoak direnez (akademiak eta aisia), egunero ariketak egitea gomendatzen da.


JAKIEN EGUNEROKO BANAKETA
Elikadura egokia bermatuko duten elikadura ohiturak hartzeko gakoetako bat behar den energia eta elikagai kopurua egunean bost janalditan hartzea da: gosaria, hamaiketakoa, eguerdiko bazkaria, askaria eta afaria. Eguneko lehen erdian energia gehiago hartu behar da (gosaria + hamaiketakoa + bazkaria) bigarrengoan baino (askaria + afaria)
GOSARIA + HAMAIKETAKOA +BAZKARIA = EGUNEKO ENERGIAREN %60
ASKARIA + AFARIA = EGUNEKO ENERGIAREN %40

GOSARIEN GARRANTZIA
Gosariak ematen duen energia kopurua ezinbestekoa da haurrak goizeko jarduera fisikoa burutzeaz gain, eskolako lanetan buru-errendimendu egokia izan dezan.
Zertan datza gosari osasuntsua? GOITIK BEHERAKO GOSARIA, BETA HARTUZ ETA NORBAITEN LAGUNTASUNAREKIN.

EGUNEROKO JARDUERA FISIKOA NOLA EGOKITU
Bizi-estilo aktibo bat hartzea bermatzeko haurrei jarduera fisikoa naturalki egiteko gogoa bultzatu behar zaie; horretarako, ezinbestekoa da gurasoen eta hezitzaileen esku  hartzea, horiek baitira haurraren “isla”.
Eguna asteko “aktibatzeko” baliagarria izango den jarduera fisiko arina egitea gomendatzen da 8eskolara oinez joan esnaturik iristeko). Goiz erdian atariko ordua aprobetxatu behar da jolasak edota kirolak eginez barruak askatzeko. Eta arratsaldean, kirol entrenamendua (eskola kirola edo kirol federatua) edo taldeko jolas askea, eskolatik ateratzean eta etxean etxerako lanak egin aurretik. 

GOIZEKO JARDUERA FISIKOAREN GARRANTZIA
Aktibatzeko jarduera fisikoari esker haur edota gazteak arreta handiagoz jarraituko du eskola eguna. Jarduera arina izan behar da, gosariaren digestioa oztopatuko ez duena (eskolara oinez joatea).
Goizaren erdialdean, atariko orduan, aukera paregabea dago jarduera fisikorik egin gabe hainbat orduz egon ostean giharrak askatzeko eta hainbat orduz arreta mantenduz egon ostean burua argitzeko. Gainera, komenigarria da jarduera horiek taldean egitea (jarduera intentsuagoak egitea gomendatzen da; baloiarekin jolastu, harrapaketan ibili, …).

ASKARIA
Askaria egitea edozein adinetan elikadura ohitura gomendagarria bada ere, haurrengan eta nerabeengan garrantzia berezia duela azpimarratu behar da, ezinbestekoa bata haien nutrizio-beharrizanak asetzeko. Geldiune bat da eta energia hartze oso erabilgarri eta beharrezkoa egunarekin jarraitzeko edo ahalegin psikiko edota fisikoa eskatzen duten jarduera jakin batzuei ekiteko (eskolaz kanpoko jardueraz, adibidez).
Arratsaldearen erdian egiten den ahoratze hori aukera ona izan daiteke egunero aholkatzen diren fruituak, zerealak eta esnekiak hartzeko. Hiru multzo horien arteko nahasketa bat egitea aukera osasungarria izan daiteke, esate baterako:
-         Ogitartekoa eta fruitu bat
-         Baso bat esne zerealekin eta fruitu bat
-         Jogurt bat, fruitu lehorrak eta fruitu freskoa

ARRATSALDEKO JARDUERA
Eguneko zati honetan dute haur eta gazteek denbora gehien jarduera fisikoa egiteko, hori dela eta, kirol eskaintza gehienak arratsaldean egitekoak izaten dira (eskola kirola, kirol batean hastapenak, lehiaketarako entrenamendua, …).
Une egokia da eskolako jarduera alde batera utzi eta laguntasunean jarduera fisiko motibagarria egiteko.
Eguneko jarduera fisikoaren zati nagusia hauxe da, bai iraupen aldetik, bai intentsitate aldetik, eta haur eta gaztearen premiaren araberakoa izan behar da (ariketa egiten dela bermatuz): mugitzeko, ongi pasatzeko, oldarkortasuna bideratzeko, estresa saihesteko edota afektibitatea jasotzeko premia, besteak beste.
Adinaren, gustuaren eta gaitasun fisikoaren arabera egokitutako jarduerak proposatu behar dira; modu horretan, guzti-guztiak, inolako bazterkeriarik gabe (sexu, arraza edo elbarritasun kontuak direla eta), partaide senti daitezen eta ondo pasa dezaten.
Haurtzaroan elikadura ohitura osasungarriak hartzea funtsezkoa da helduaroan gaixotasun kronikoak saihesteko.

ZEIN ONURA DITU HAURTZAROAN ELIKADURA EGOKIA IZATEAK?
ONURA FISIKOAK
-         Elikadura faktore garrantzitsuenetako bat da haurraren hazkuntza eta garapen egokiari dagokionez.
-         Haurtzaroan elikadura ohiturak onak hartzen badira helduaroan bizi-estilo osasungarriagoa izatea ahalbidetuko da, eta, alde berean, osasun arazoak prebenitzen dira, bihotz-hodietako gaixotasuna, loditasuna eta minbizia, esaterako.
-         Ongi elikatutako haur batek energia gehiago eta hobea dauka eskola-ikaskuntzari eta jarduera fisikoari ekiteko.
-         Aktibo mantentzea eta jarduera fisikoa egitea gakoetako bat da gure sasoia eta osasuna mantentzeko eta hobetzeko. Horrez gain, ezinbestekoa suertatzen da gizakiarentzat, izan ere, gure gorputza mugitzeko diseinaturik dago; alde berean, egonean egotearekin zerikusia duten gaizotasunetatik prebenitzen du jarduera fisikoa egiteak.

ZEIN ONURA DAKARTZA HAURTZAROAN JARDUERA FISIKO MAILA ERREGULAR BAT IZATEAK?
ONURA FISIKOAK
-         Bihotz eta arnas erresistentzia hobetzeak osasuna hobetzea eta bihotz-hodietako gaixotasunak prebenitzea eragiten du. Gutxieneko iraupena eta intentsitate maila apala duten jolas eta kirol gehienen bitartez garatzen da. Ahalegin gutxiena eginez eguneroko betebeharrei aurre egin ahal izatea da onura nagusia. Adibidea: etxeko eskailerak igotzea jolas bihurtzea.
-         Giharretako indarra hobetuz bizkarraren gorputz-jarrera arazoak prebenitzen dira, orokorrean. Adibidez: igeriketa eta bizkar osasuntsuaren arteko harremana.
-         Malgutasuna adinarekin galtzen den dohaina da (adibidez: jaio berri baten eta agure baten gorputz-jarrera) eta jarduera fisikoa egin aurretik eta ondoren landu behar da (adibidez: oinarrizko luzaketa ariketak).
-         Koordinazioa hobetuz gorputz-eskema eta autoestimua hobetzen dira (adibidez; dantzari baten gorputz-jarrera, askoz ere zuzenagoa da) oreka, erritmoa eta gorputz-jarrera lantzeko ariketen bitartez lortzen da (gimnasia, balet-dantza, …)
-         Abiadura hobetzea, taldean egiteko jolas eta kirol gehienetan eskatzen den dohaina da.

ZEIN ONURA DITU HAURTZAROAN ELIKADURA EGOKIA IZATEAK?
ONURA PSIKIKO ETA SOZIALAK
-         Gorputz-irudiaren pertzepzioa hobetzen du.
-         Autoestimua hobetzen du.
-         Etorkizunean bizi-estiloari dagokionez ohitura hobeak izaten laguntzen du, etab.
-         Ordutegi aldetik egitura egonkorra mantenduz haurrak berez aurreikusi eta jarraituko du elikadura.
-         Janaldiak modu orekatuan banatuta kontrolik eza, urduritasuna edo apatia eragiten duten gehiegizko gose edo astuntasunak ekiditen dira, eta, modu horretan, aldarte aldaketa bortitzak saihesten dira.
-         Janariarekiko jarrera egokia izateak (eztabaidekin, arazoekin edota komentario iraingarriekin lotu gabe), janariari ematen zaion garrantzia sendotuko du. Puntu hau ezinbestekoa da Elikadura Portaeran sor daitezkeen Nahasmenak prebenitzeko.
-         Nerabe batek zenbat eta janaldi gehiago egin familiartean, orduan eta kalitate hobeagoa izango du helduaroan jarraituko duen elikadurak.


ZEIN ONURA DAKARTZA HAURTZAROAN JARDUERA FISIKO MAILA ERREGULAR BAT IZATEAK?
ONURA PSIKIKO ETA SOZIALAK
-         Oldarkortasuna askatzen laguntzen du.
-         Arreta gaitasuna hobetzen laguntzen du.
-         Aldartea hobetzen du eta estresa eta antsietatea prebenitzen ditu. Ongizate sentsazioa ematen du.
-         Eskolako errendimendua hobetzen du.
-         Auto-ezagutza ahalbidetzen du eta autoestimua hobetzen du.
-         Talde bateko partaidetza sentsazioa eta gizartekoitasuna ahalbidetzen ditu.
-         Norberaren autonomia ahalbidetzen du.
-         Kirolak gizartearen isla dira: lankidetza, aurkakotasuna, arauak eta epaile eta arbitroek hartutako erabakien esanekotasuna ageri dira.
GOMENDIOAK
Haur bat ongi elikatua dagoenean, bere hazkunyza eta garapena egokiak izango dira eta hainbat osasun arazo prebenituko dira. Horregatik, aholku hauek erabilgarriak izan daitezkeela uste dugu. Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizioko Espainiako Agentziak “osasuntsu jan eta mugi zaitez” gidan ematen dituen 12 erabaki osasungarrietatik 10 hartu ditugu. Gida hori nutriziorako, jarduera fisikorako eta loditasunaren prebentziorako Estrategian (NAOS Estrategia izenez ezagunagoa) barneratzen da:
1.   Osasuntsu jan, erraza da
2.   Esnatu, gosaldu
3.   Egarria asetzeko ura edan
4.   “Goilarakinak” jan: karbonatoak dira oinarria
5.   Hartu fruitu eta barazkiak, “egunean bost”
6.   Zuntza duten elikagaiak aukeratu
7.   Arrain gehiago hartu
8.   Gantz gutxiago hartu
9.   Gatza gatzontzian utzi
10.                   Pisu egokia mantendu

AHOLKU PRAKTIKOAK
Haurtzaroan egiten den jarduera fisikoak hazkuntza eta garapen osatua eta harmonikoa bultzatzen du. Oinarrizko gomendio batzuk jarraituta, pertsona dinamikoa eta fisikoa lortuko dugu, psikologikoki ere egunerokotasuna ilusioz eta jarrera positibo batekin hartzeko gaitasuna izango duena.
1.   Aktibo izan, mugi zaitez
2.   Egizu kirola, gozatu
3.   Osatu zure heziketa jolastuz
4.   Jolastu zure lagunekin, ez haien aurka
5.   Parte hartu eta ez egin bazterkeriarik
6.   Entzun zure gorputzari, nahikoa atseden hartu
7.   Kirola osasuna da
8.   Garatu zure burua akidurarik gabe
9.   Zure neurrira egokitzen den kirola hautatu
10.                   Garrantzitsuena parte hartzea da









jueves, 8 de marzo de 2012

BULIMIA

Elikadura portaeraren desoreka larria da. Bulimikoak bere buruaren kontrola galdu eta alditik aldira janaldi gehiegizkoak egiten ditu. Pertsona bulimikoak antsietate handia ageri du, horregatik sentitzen da neurri gabe jatera behartua; portaera horrek kulpa sentimentua ekartzen dio eta gainera kezka handia izaten du gorputz irudi ona izateko. Hortaz bere buruari ok eragiten dio edo laxanteak, dietak eta diuretikoak erabiltzen ditu. Loditzeko beldur patologikoa du. Aldarte gora-behera bortitz batek sortu ohi du bulimia. Zenbait kasutan, bulimikoa jale konpultsibo horietakoa izan daiteke eta gainera obesoa.

Kausak:

Askotariko jatorria izaten du:

a) Gogoaren asaldamendua, tristezia, famili problemak, eskola porrota...
b) Fobia soziala (bere buruari ezarritako murrizketa sozialak).
c) Janari kantitate handia janda ere ez da aseta sentitzen. Baruraldien ondoren betekadak etorri ohi dira.
d) Irudi ona izateko kezka gehiegizkoa.
f) Gorputz irudiari inportantzia handia ematea.
g) Nortasun ezaugarriak: emozionalki kolokaberak eta zigor bidez behartzeko errezak.
h) Gertaera estresagarriak (etxekoren bat hiltzea, eritasun larria).


NOLA JOKATU?


1. Kontu egin semealaben eguneroko ohiturak nola aldatzen diren (ea komungelan luzeegi egoten diren, armairuetan janaria altxatzen duten, bere buruari ok eragiten, laxanteak erabiltzen...).

2. Etxean ez dadila kaloria askoko janari gustagarririk egon (goxoki eta hestebeteak), edo egonez gero, ez eskura eta bista-bistan. Horien ordez, hobe da berdurak fruta eta kaloria gutxiko eta elikadura balio gehiagoko elikagaiak egotea.

3. Familia osoa bilduta egin otorduak.
4. Otorduen artean ezer ez jan.
5. Portaera bulimikoa ezintzen duten ihardunak bultzatzea (kirola, aire zabaleko iharduerak).
6. Kasu hauetan, espezialista batengana jo:
·         Pisu gehiegi dagoenean.
·         Otorduetan antsietate handia agertzen denean.
·         Pisuak eta gorputz-irudiak haurrari kezka gehiegizkoa sortzen dionean.
·         Haurra laxanteak hartzen hasten bada.
·         Jateari dagozkion portaera desegokiak atzematen direnean.

IITURRIA eta informazio gehiago eskuratzeko lekua:  http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000679.pdf
ANOREXIA

Anorexia elikatzearen disfuntzio larria da: neurri gabeko pisu galera, loditzeko beldur handia, gorputzaren irudia aldatzea eta ez jatea izaten ditu ezaugarri. Lehenbiziko urtean, haur anorexikoak ez du titirik hartu nahi izaten, hartutakoa bota egiten du eta beraz ikusgarri mehetzen da.
Bigarren haurtzaroko haur anorexikoek, apetiturik ez izateaz gain, portaera erregresiboak izaten dituzte (behatza txupatzea, ohean pix egiten dute). Adolezentzian eta lehentxeago, anorexikoak mehetu egiten dira, neskek ez dute hilekorik izaten eta hormona sexualak gutxitu egiten zaizkie. Kausak fisikoak edo psikikoak izan daitezke. Fisikoen artean:

·         Funtzio glandularren eritasunak edo eritasun kronikoak.
·         Desoreka bitaminikoa.
·         Nerbio problemak.

Problema emozionalak:

·         Haurrak uste du, egia ala gezurra izan, gurasoek, irakasleek edo inguruko pertsonek ez dutela onartzen.
·         Etxean giro txarra dago.
·         Tristezia, depresioa.

2. Otorduetan zorrotzegi jokatzea. Haurra gehiegi behartzea jatera anorexiaren sorburu izan daiteke, haurrak behin eta berriz egoera desatseginak bizi dituelako.
3. Gurasoen arreta eta maitasuna eskatzea, haienganako etsaitasuna agertuz. Horrela gurasoak kezkatu eta estutu egiten ditu haurrak eta ongi deskargatzen du bere agresibitatea.
4. Haurrak ez du bere burua baloratzen eta horregatik bere burua zigortu nahi du.
5. Nortasun prefekzionista du, oso sentikorra, eta segurtasun falta, apetiturik eza edo esperientzia txarren bat.
6. Emakume bihurtu eta bere ezaugarri sexualak onartzeko beldurra.
7. Pisua galdu eta modaren araberako irudi bat bereganatu nahia.


JARRAIBIDEAK

Aurrena, medikuari egin behar zaio kontsulta, ea arrazoi fisikorik dagoen. Halakorik ez dagoela segurtatu ondoren, anorexiak jatorri psikologikoa duela pentsatuko dugu. Profesional batzuek eratu behar dute tratamendua (Adimen Osasuneko Zentroak edo kabinete pribatuak). Hemen aurreneurrizko jarraibide batzuk eman nahi ditugu, gaitz handiagoak galarazteko:

a) Etxeko otorduen ohiturari eustea (bazkaria ezin bada, orduan afaria), anorexiaren lehenbiziko sintometako bat hori baita: bazkarian parte hartzeari muzin egitea eta jende
aurrean jateaz lotsatzea.

b) Adolezentziara arte alditik aldira mediku azterketak egitea, pisu galera handiak edo pisu-altuera desproportzioa galarazteko.

c) Etxeko eta eskolako hezkuntzan inportantzia handiagoaeman behar zaie "giza" balioei estetikoei baino (gorputzaren gurtzapena) eta ahaleginean mezu sozialei buru egin behar zaie (Telebista, Barbie panpinak, modak, iragarkiak, etab).

d) Hurbiletik kontu egin adolentzentzi-aurrean semearen edo alabaren izaera eta portaera nola aldatzen den. Izan ere anorexiak hori izan dezake beste sintoma bat: hiperaktibitatea, jarrera perfekzionista, nork bere buruari gehiegi eskatzea eta bizitza ordenatuegia izatea.

e) Guraso bezala aholkua eskatu eta ume-umetatik hasi elikadurako desorekak zuzentzen, aurre hartzeak etorkizuneko problema asko galarazten baititu.

f) Gurasoak eskolatzea, jakin dezaten ume-umetatik elikadura desorekak bideratzen.

g) Etxeko giro ona zaintzea, seme-alabak ongi ezagutzea eta komunikazio ona izatea haiekin, desorekak sortzen direnean berehala konturatzeko.

ITURRIA eta informazio gehiago eskurtazeko lekua: http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000679.pdf

OBESITATEA

Obesitatea gure gizartean besteetan baino maizago izaten da, gurean janari gehiago izaten ditugulako eskura, eta bariatuagoak. Horrela, haurrak barrendu ahal duen baino elikadura balio handiagoa hartzen du, eta gainera gaurko bizimodu sedentarioarekin kaloria gutxiago gastatzen du.

Haurraren pisua bere edade, altuera eta sexuari dagokiona baino %10 gehiagokoa baldin bada, haur hori obesotzat jotzen da. Haurrek guraso eta helduen eredua imitatzen dute,
eta komunikabideetako jarraibideak ere bai.

Hauek izan daitezke obesitatearen arrazoiak:

Fisiologikoak edo genetikoak: gurasoak lodiak badira, biak edo haietako bat, errezago izango da haurra ere izatea.
Etxean heziera desegokia ematea: ume askok sistematiko behar baino elikadura gehiago hartzen dute, oso uste hedatua baita ume lodia sanoago eta sendoagoa dela. Bestalde, gurasoek ez badute kirolik egiten, haurrak ere haien gelditasun hori konpartitu eta ez du behar adina energiarik gastatuko.

Gurasoen kausa psikikoak: segurtasun gutxiko guraso batzuek uste dute umeak asko jaten ez badu gaizkitu edo hil egingo dela.

Ezaugarri indibidual edo berezgarriak: zenbait ume "begigose" izaten dira eta elikagaiek oso fuerte deitzen diete. Beste batzuk, berriz, goxoki, otarteko eta halakoen izugarri zaleak izaten dira. Obesitatea gure gizartean besteetan baino maizago izaten da, gurean janari gehiago izaten ditugulako eskura, eta bariatuagoak. Horrela, haurrak barrendu ahal duen baino elikadura balio handiagoa hartzen du, eta gainera gaurko bizimodu sedentarioarekin kaloria gutxiago gastatzen du.

ITURRIA eta informazio gehiago eskuratzeko lekua: http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000679.pdfº
NOLA JOKATU

1. Kausa fisiologikorik ez dagoela segurtatu. Mediku pediatrak egin diezaiola azterketa bat ikusteko halakorik baden.
2. Obesitateak arrazoi psikologiko edo afektiboa baldin badu, aurrena problemaz ohartu eta hurrena profesional batekin tratatu.
3. Semealaben jateko ohitura eta portaerak ebaluatzea, berezteko zein diren egokiak eta zein desegokiak.
4. Portaera desegokirik izaten bada, komeni da profesional bati aholkua eskatzea jateko ohitura eta jarraibide oinarrizkoak ezartzeko, hala nola:
·         Festa, ospakizun, urtebetetze, bilera eta halakoetan ahalik eta goxoki gutxien jatea. Horien ordez bestelakoak jarri.
·         Gorputz ariketa egitea (kirola, jostaketa), kaloriak erretzeko.
·         Opil industrialen ordez janari naturalak jatea.
·         Haurrari janari gustagarri eta kaloria askokoak galaraztea.
·         Janari gainsaturatu eta "zabor" horietako gehiegi ez jatea (hanburgesa, pizzak etab.). Dena den, loditasuna eta mehetasuna ez dira kontzeptu objetiboak: haiek neurtzeko pisu handia dute momentu kulturalak, norberaren gizarteak eta inguruabar pertsonalek.

Haurrek ikasi behar dute:

·         Osasun ohitura pertsonalak sortzen.
·         Estetika ez dela balio gailena.
·         Nork bere gorpuzkera eta irudia errespetatu eta onartu behar duela.
·         Gogoz eta gorputzez diferenteak diren pertsonak errespetatu eta onartu behar direla.

Iiturria: http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000679.pdf