jueves, 8 de marzo de 2012

Oinarrizko jateko ohiturak

   
     OINARRIZKO JATEKO OHITURAK

GOSARIA

Eguneko otordurik inportanteenetakoa da. Ez da komeni azken orduan jeikitzea, presaka ez ibiltzeko, eta komeni da haurrak gosaldu baino lehen garbitzea eta apaintzea bere burua, gosarirako pixka bat gosetuta egon dadin. Presaka egiten den gosaria gosari pobretua da. Behar adina denbora eduki behar da eserita egoteko, eta ahal dela, gosaldu bitartean ez da komeni beste ezer egitea (konparazio, telebista ikustea).
Zer eta zenbat jaten den erabakitzeko, kultura eta familia bakoitzak bere ohiturak ditu. Komeni da gosariko jatekoak bariatuak izatea, eta maíz aldatzea. Horrela gosariak behar adina kemen emanen digu bazkarira arte irauteko.

Haurrak, behar bezala gosalduta badago, beste jatekorik gabe irauten du hurrengo otordura arte. Baina horretan tokiak, ohiturak eta gusto pertsonalek ere agintzen dute, eta ez dago gaizki, hurrengo otorduari kalte egiten ez badio, bitartean otamen bat hartzea (fruta, gaztatxoak, ogitartekoa, gailetak…).

BAZKARIA

Gure gizartean bazkaria izaten da eguneko otordu nagusia, eta bazkal denbora familia guztia biltzeko momentua izaten da. Horregatik bazkarian ikasi eta irakasten dira jateko ohitura oinarrizkoak. Komeni da, beraz, bazkarietako giroa lasaia izatea, interferentziarik gabekoa (Telebista, Irratia, animaliak...), bazkal denbora beti atsegina izan dadin.

Ahal dela, ez dugu:

·         Orduekin anarkikoak izan behar.
·         Jatekoa azken momentuan prestatu behar
·          Bi plateren artean tarte luzerik egin behar.
·         Denbora guztian errita, oihu eta ahakar egin behar.
·         Agudoegi jan behar.
·         Toki faltan estututa egon behar.

Behar bezala portatzera bultzatzeko, umeari honelako gauzak esatea komeni da:
"Nagusiak bezala jaten duzu"
"Hagitz ongi jaten duzue"
"Bihar sorpresa bat ekarriko dizuet"

Jatekoa, gainera, bariatua izanen da, orekatua eta haurrek dituzten premien araberakoa. Ahal dela, itxura ona ere eman behar zaio jatekoari.

BERENDUA

Berendua gure kulturako ohitura aspaldikoa eta oso zabaldua da. Familiaz-familia ohitura diferenteak izaten dira berendatzeko. Baina beti ere berenduetako jatekoa bariatua izan dadila, ez oso elaboratua, eta arina, afarirako apetitua ez kentzeko moduan.

AFARIA

Afariak ere izan behar luke familia biltzeko momentua, denak mahaiaren inguruan, lasai eta gustora, nor bere kontu ibili gabe. Goiz xamar egitea onena izaten da, ohera baino lehen digestioa eginda edukitzeko. Horregatik afariak arina izan behar du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario