jueves, 8 de marzo de 2012

SARRITAN EGOTEN DIREN PROBLEMAK

APETITURIK EZ IZATEA ETA ZENBAIT JANARIRI MUZIN EGITEA

Haurtzaroan maiz izaten dira problemak elikadurarekin. Lehenbiziko hiletan haurrak muzin egiten die batzuetan bularrari edo biberoiari, edo ez da titia hartzeko gauza. Beranduago zenbait janariri nazka hartzen die batzuetan edo ez du behar adina jaten. Ume batzuk ez dira inoiz gose izaten otorduetan. Askotan ume txiki-txikiei gertatzen zaie. Gehienetan ez dago arrazoi organikorik justifikatzeko zergatik ez duten jateko gogorik, eta jeneralean ume sanoak izaten dira, parametro normalen barrenean hazten ari direnak.

Gogo falta hori aldi batekoa edo luzarokoa izan daiteke:
     a)Familian edo gizartean gertatu den zerbaitengatik:
o   anai-arrebaren bat sortzea.
o   eskolan edo haurtzaindegian hastea
o   etxekoren bat hiltzea edo galtzea...                                         
     b)Behar bezala ez ikasteagatik:
o   gurasoak gehiegi asaldatzen badira umeak jan nahi ez duenean, otordua momentu tentsoa bihurtu etxeko guztientzat eta jatekoa arbuiatzea sortuko da.
o   askotan gurasoek inportantzia handia ematen diote jatekoari eta uste dute umeak asko jaten badu osasun ona izanen duela. Horregatik batzutan gehiegi tematu eta burruka bat sortzen da guraso-umeen artean, behin hasiz gero mozteko zaila.
o   orduekin anarkikoak izatea edo otorduen artean jateagozoki, errefresko, opil eta halakoak gehiegi jatea.
        c) Kausa fisikoa:
o   hortzak.
o   eritasunak.
o   istripua...

ZER EGIN?

Jan nahi ez horrek luze irauten badu, pediatrak problema aztertu behar du, haurra osasunez nola dagoen ikusteko, eta bitaminik edo apetitu pizgarririk behar ote duen begiratzeko. Medikuak aztertu ondoren haurra ongi dela esaten badu, gurasoek etsi behar dute haurrak behar duen adinaxe jaten duela. Baina apetitu eza lehen aipatu gertaera horietako batekin batera etortzen bada (hortzak ateratzea, gaixotzea, anaiarrebaren bat sortzea...), orduan seguruenik arreta ekarrarazteko egiten du hori haurrak, edo tristeziaren sintoma da. Horren aurrean gurasoek profesional baten laguntza eska dezakete. Jateko ohiturak behar bezala eta egoki ikasten ez badira, kontutan hartu behar da seme-alaben jarrera gurasoen
jarreratik ikasitakoa izaten dela. Familiak zer portaera eredu eskaintzen dien, huraxe hartzen dute. Komeni da jarraibide finkoak ezartzea, beti mantendu beharrekoak. Adibidez:

·         Otorduak lasai eta erlajatuta egin behar dira.
·         Bazkal denboran inor ez dadila mahaitik altxa et joan (eserita egoteko denbora gutxienekoa eta gehienekoa markatu).
·          Platerak etortzen diren ordenean jan behar dira.
·         Otorduek, denak biltzeko eta famili bizitza egiteko une izan behar dute. Ez dezala bakoitzak ordu banatan jan; denek elkarrekin jateak erreztu egiten du umeak imitazioz ikastea.
·          Ez egin beste ezer jaten ari zareten bitartean (ez telebista ikusi, ez jostaketan ari, ez egunkaria leitu...).
·         Pixkanaka erakutsi behar zaizkio haurrari jateko ohitura egokiak; haurrak bere etxeko arauak jakin behar ditu; zapia nola erabili, mahaian nola egon, tresnak nola hartu...
·         Janari berriak harraldi txikietan eman haurrari, eta janari batzuk nazka ematen diotela errespetatuz ere, ez bide eman haurraren kasketa eta kapritxoei.
·         Komeni da aurretik negoziatuta edukitzea gutxieneko kantitate bat (batez ere haurrari gustatzen ez zaizkion janarietarako) eta pixkanaka kantitatea handituz joatea.
·         Ez utzi haurrei otorduen artean jaten, ez eta gozoki eta opil gehiegi jaten. Horretarako, haurrak manejatzen duen diruari kontu egin.

Jarraibide hauek gurasoentzako gogoetagai izan nahi dute, haiek oinarri hartuta portaera arau egokiak jar ditzaten. Jarraibide hauek segitzen badira, ohitura egoki eta iraunkorrak sortuko dira haurrarengan. Haurrak etxeko arauok kunplitzen dituen neurrian, esker emanen zaio, portaera laudatuz eta txalo eginaz.
Haurrak otorduetan jarrera desegokia hartzen badu, gurasoek ez dute oihuka hasi behar eta ez haserrerik eta antsietaterik erakutsi edo zigortu. Jarritako denbora pasa ondoren platera erretiratu behar zaio. Hurrengo otorduan, lehengo arau berak segituko dira. Jarraibideok haurraren edadera moldatu behar dira. Hartarako, komeni da gurasoek beste lagunekin eta edade bereko umeak dituzten familiekin konparatzea. Oinarrizko ideia da haurrari utzi behar zaiola bere buruz egin dezakeen guztia egitera (nahiz eta gehiago eta luzeago kostata egin).

OTORDUETAKO PORTAERA

Familia bakoitzean arau batzuk izaten dira jate konturako, belaunez belaun trasmititzen direnak. Arau horiek, ahal dela, gizarteko arau orokorren antzekoak izatea komeni da, haurra hobeki moldatu eta partaidetu dadin bere gizataldean.

Iturria: http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000679.pdf

Oinarrizko jateko ohiturak

   
     OINARRIZKO JATEKO OHITURAK

GOSARIA

Eguneko otordurik inportanteenetakoa da. Ez da komeni azken orduan jeikitzea, presaka ez ibiltzeko, eta komeni da haurrak gosaldu baino lehen garbitzea eta apaintzea bere burua, gosarirako pixka bat gosetuta egon dadin. Presaka egiten den gosaria gosari pobretua da. Behar adina denbora eduki behar da eserita egoteko, eta ahal dela, gosaldu bitartean ez da komeni beste ezer egitea (konparazio, telebista ikustea).
Zer eta zenbat jaten den erabakitzeko, kultura eta familia bakoitzak bere ohiturak ditu. Komeni da gosariko jatekoak bariatuak izatea, eta maíz aldatzea. Horrela gosariak behar adina kemen emanen digu bazkarira arte irauteko.

Haurrak, behar bezala gosalduta badago, beste jatekorik gabe irauten du hurrengo otordura arte. Baina horretan tokiak, ohiturak eta gusto pertsonalek ere agintzen dute, eta ez dago gaizki, hurrengo otorduari kalte egiten ez badio, bitartean otamen bat hartzea (fruta, gaztatxoak, ogitartekoa, gailetak…).

BAZKARIA

Gure gizartean bazkaria izaten da eguneko otordu nagusia, eta bazkal denbora familia guztia biltzeko momentua izaten da. Horregatik bazkarian ikasi eta irakasten dira jateko ohitura oinarrizkoak. Komeni da, beraz, bazkarietako giroa lasaia izatea, interferentziarik gabekoa (Telebista, Irratia, animaliak...), bazkal denbora beti atsegina izan dadin.

Ahal dela, ez dugu:

·         Orduekin anarkikoak izan behar.
·         Jatekoa azken momentuan prestatu behar
·          Bi plateren artean tarte luzerik egin behar.
·         Denbora guztian errita, oihu eta ahakar egin behar.
·         Agudoegi jan behar.
·         Toki faltan estututa egon behar.

Behar bezala portatzera bultzatzeko, umeari honelako gauzak esatea komeni da:
"Nagusiak bezala jaten duzu"
"Hagitz ongi jaten duzue"
"Bihar sorpresa bat ekarriko dizuet"

Jatekoa, gainera, bariatua izanen da, orekatua eta haurrek dituzten premien araberakoa. Ahal dela, itxura ona ere eman behar zaio jatekoari.

BERENDUA

Berendua gure kulturako ohitura aspaldikoa eta oso zabaldua da. Familiaz-familia ohitura diferenteak izaten dira berendatzeko. Baina beti ere berenduetako jatekoa bariatua izan dadila, ez oso elaboratua, eta arina, afarirako apetitua ez kentzeko moduan.

AFARIA

Afariak ere izan behar luke familia biltzeko momentua, denak mahaiaren inguruan, lasai eta gustora, nor bere kontu ibili gabe. Goiz xamar egitea onena izaten da, ohera baino lehen digestioa eginda edukitzeko. Horregatik afariak arina izan behar du.


viernes, 2 de marzo de 2012

                 JAN ETA GERO ZER
 Jan eta gero, gauza garrantzitsu bat egin behar da! ZER DA?
Hori da!! Hortzak garbitu behar dira! Eta horregatik pixkat azalduko dugu nola garbitzen diren:


Egokiena, hortzak otordu bakoitzaren ostean eskuilatzea da, afari ondoan, batez ere. Lo gautzala, guruinek listu gutxiago ekoizten dute eta hortzek babes ahulagoa daukate, mikrobioen aurrean. Mugimendu labur eta leunez osatuko da eskuilatze zuzena, hobi-ertzak, atzealdeko hagin urrunak eta buxadura, koroa eta bestelako konpontze-lanen inguruko aldeak bereziki artatuz. Egin ditzagun urrats hauek:


1. Goi eta behealdeko hortzen kanpoaldeko azalerak garbitu behar dira, lehenik, eskuila gora eta behera eraginez.
2. Goi eta behealdeko hortzen barnealdeko azalerak garbitu behar dira ondoren. Hauxe da gehien baztertu ohi den garbiketa eta garrantzi handienekoa.
3. Eskuila atzeraka labur-labur higituz, hortz eta haginen murtxikatze-azalerak igurtzi behar dira, hurrena.
4. Igurtzi haginak mugimendu biribiletan, bertan legokeen zeinahi elikagai edo mikrobioren arrastoak askatzeko. Bai murtxikatzeko azalera, bai barne zein kanpoaldeak eskuilatu behar dira.
5. Hortz tarteetan legokeen elikagai hondakin oro bertatik erauzteko hortz-haria baliatu behar da, bertaraino eskuila heltzen ez bada.
6. Igurtzi mingaina goxo-goxo eskuilarekin, bakterioak bertatik suntsitzeko eta arnas freskoagoa izateko.
7. Elixir batekin amaituz gero, garbitze lana harik eta zorrotzagoa izango da.


Hortzak nola garbitzen diren ikasi eta gero! Gehiago ikasiko dugu!
Hortzen jolasak




Iturria: http://nutrizioaetaosasuna.blogspot.com.es/2008/10/nola-garbitu-hortzak.html

JAN EDAN ETA ONDO PASA!!

Nire elikagaien gurpila:  
Jarduera hau egin ahal izateko hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzue:
  • Aste batean jan edota edaten dituzuen elikagai ezberdinak apuntatzen joan.(Adb: laranja, gailetak, arraina,...)Bai otorduetan (gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, merendua eta agaria), bai horietatik kanpo hartzen dituzunak.
  • Aste bukaeran zerrenda bat osatuko duzue.
  • Zerrenda horretan azaltzen diren elikagaiak gurpil batean antolatu beharko dituzue.
  • Gurpila osatzen duten elikagaien multzoen sailkapena gogoratzeko beheko elikagaiaren gurpilaren ereduan klik egin.
  • Elikagaien irudiak bilatzeko beheko irudi bilatzailean 


Iturria: http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w3.php?id_actividad=1003&id_pagina=3

jueves, 1 de marzo de 2012

Osasuna gazteen ikuspuntutik



Gaur egun, beharrezkoa da, haurrek zein gazteek, OSASUNA zer den jakitea. Bizi garen munduan, elikadurarekin loturiko gero eta arazo gehiago ageri dira, deituriko "janari azkarra" dela eta.Osasun on bat izateko kontuan izan behar ditugu, jaten ditugun elikagaiak.

Bideoaren bidez argi ikusten da osasun on batek daukan garrantzia eta hau mantendu ahal izateko zein jaki mota jaten ditugu kontuan izan behar dugun.