JAN ETA GERO ZER
Jan eta gero, gauza garrantzitsu bat egin behar da! ZER DA?
Hori da!! Hortzak garbitu behar dira! Eta horregatik pixkat azalduko dugu nola garbitzen diren:
Egokiena, hortzak otordu bakoitzaren ostean eskuilatzea da, afari
ondoan, batez ere. Lo gautzala, guruinek listu gutxiago ekoizten dute
eta hortzek babes ahulagoa daukate, mikrobioen aurrean. Mugimendu labur
eta leunez osatuko da eskuilatze zuzena, hobi-ertzak, atzealdeko hagin
urrunak eta buxadura, koroa eta bestelako konpontze-lanen inguruko
aldeak bereziki artatuz. Egin ditzagun urrats hauek:
1. Goi eta
behealdeko hortzen kanpoaldeko azalerak garbitu behar dira, lehenik,
eskuila gora eta behera eraginez.
2. Goi eta behealdeko hortzen barnealdeko azalerak
garbitu behar dira ondoren. Hauxe da gehien baztertu ohi den garbiketa
eta garrantzi handienekoa.
3. Eskuila atzeraka labur-labur higituz, hortz eta haginen murtxikatze-azalerak igurtzi behar dira, hurrena.
4.
Igurtzi haginak mugimendu biribiletan, bertan legokeen zeinahi elikagai
edo mikrobioren arrastoak askatzeko. Bai murtxikatzeko azalera, bai
barne zein kanpoaldeak eskuilatu behar dira.
5. Hortz tarteetan
legokeen elikagai hondakin oro bertatik erauzteko hortz-haria baliatu
behar da, bertaraino eskuila heltzen ez bada.
6. Igurtzi mingaina goxo-goxo eskuilarekin, bakterioak bertatik suntsitzeko eta arnas freskoagoa izateko.
7. Elixir batekin amaituz gero, garbitze lana harik eta zorrotzagoa izango da.
Hortzak nola garbitzen diren ikasi eta gero! Gehiago ikasiko dugu!
Hortzen jolasak
Iturria: http://nutrizioaetaosasuna.blogspot.com.es/2008/10/nola-garbitu-hortzak.html

No hay comentarios:
Publicar un comentario